eXpaña (euskara)

Espainia Rajoy, Ana Botella, Rubalcaba, Julian Muñoz eta Isabel Pantoja bada, gelditu dezatela Espainia, gu bagoaz eta. Espainia hezkuntza gutxiesten duen lurraldea bada, inmigranteei osasun zerbitzua kentzen diona, bankeroei barkatzen diena, eta herritarrak jotzen dituena; NANa irentsi edo lotsaz hilko gara. Espainia España marka bada, gu desmarkatu egingo gara.

Gure buruari galdetzen diogu:
Zer egingo dugu?
Zer egin dezakegu?
Zer egiten ari gara?

Bada lurralde bat, edo ez-lurralde bat, non bertako biztanleak kaleratzeak geratzen ari diren, inmigranteen beharrei erantzuna ematen, beldurra galtzen ari dena, euren eguneroko bizitzan %99aren errepublika sortzen.

Espainia, España marka bada, gu eXpainia gara iada.

Ez gaude bakarrik. Dagoeneko eXGrezia, eXPortugal, EXtatu Batuak,eXGalizia, eXAndaluzia, eXKatalunia daude. Baita eXFuenlabrada eta eXGijón ere.

Benetako eXpainia garenez, Gobernua hutsala dela deklaratzen dugu.Errebeldian aitortzen dugu gure burua.

Gure bila datoz, baina dagoeneko gu ez gaude bertan.

Nahi badute, eXpainiara etor daitezela gure bila. Agian harrera ona egingo diegu.

Agian ez.